XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lazkaotik behera Senpe baserri aldera zihoala, gizon zahar bat topatu omen zuen, eta honi ere galdetzen omen dio ea gizona al den.

Bera urteetan pasatuxea zegoela; baina Beasaingo olan aurkituko zituela behar bezalako gizonak, erantzun omen zion.

Baita jentil hori joan ere zuzen-zuzen Beasaingo olara, han gizonik ote zegoen galdezka.

Kristau errementari bat irten omen zitzaion.

Eta jentilak esan omen zion orduan: - Niri hatzamarrik bueltatuko didan gizonik bada, irten dadila.

Errementari horrek baietz esan omen zion: - Nik bi behatzez heldu bitartean itxaron.

Eta hala, sutan guritutako tenazez sudurretik heldu jentilari eta sudurra moztu omen zion.

Jentil hori garraisiz Jentilbatzara bihurtu omen zen.

Bere lagunek: - Zer egin die?- galdetu zioten.

- Kristauek arte gaiztoak ditiate - erantzun omen zien.

Eta ordutik, jentilek kristauei beldurra hartu omen zieten.